Kaixo!
Euskararentzako hizkuntza-tresnak ebaluatzeko egiten ditugun hainbat ekimenetako bat da hau.
Oraingo honetan, gaztelaniatik euskararako itzulpenen kalitatea neurtzen laguntzeko eskaera batekin gatozkizue. Baina ez edozein itzulpen mota: txioen itzulpenekin arituko gara. Horiek itzultzea ez da batere erraza izaten sarri!
Lagunduko diguzu?
Hauxe da erronka:
Gaztelaniazko txio original bat eta haren erreakzio-tuit bat erakutsiko dizkizugu. Ondoren, erreakzio-txioaren euskarazko itzulpena irakurriko duzu. Egokia iruditzen al zaizu? Zuk nola idatziko zenuke, euskaraz, txio hori?
Parte hartzeko, eskatzen dizugun baldintza bakarra da euskara ama hizkuntza izatea edo gutxienez C1 maila izatea. Eta hori bai, zure euskal sena ateratzea!
Zure erantzunak guztiz anonimoak izango dira.
OHARRA:
Ebaluatuko dituzun txioak erabiltzaileek idatzi dituzte, eta ez dute gure iritzia edo jarrera islatzen. Baliteke testu batzuk zakarrak, desatseginak edo mingarriak izatea.
Mesedez, gogoratu zure iritzia hizkuntzaren erabileraren ingurukoa dela, ez edukiarena.
Eskertzen dugu zure ulermena eta laguntza!